ALBISTEAK

JASO GABONETAKO AZOKAKO ALBISTEAK

Hemen, 2020-2021 Gabonetako Azokari buruzko albisteak, ordutegiak, programak eta ikuskizunak aurkituko dituzu. 

Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez.  Edizio honek bi helburu argi ditu: Donostiaren, hango denden eta ostalaritzaren ekonomia suspertzen laguntzea, eta hiritarrei ilusioa berreskuratzen laguntzea bizitako azken urte gogorraren ondoren.

Horregatik, Donostia Sustapenak nahi duten tokiko negozioei, edo eskaintza berezia duten kanpotarrei, ireki die Urumea pasealekuan eta enparantzan, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean, jarriko diren Gabonetako 38 etxolak edo 4 food-truckak erabiltzeko.


Egungo testuinguruan, Donostia Sustapena esfortzu handia egiten ari da Gabonetako Azoka pandemiak gogor zigortu dituen sektore batzuei negozio aukera hori emateko. Horrez gain, hiria sustatzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko ekonomia aktibatzeko gai den jardueren agenda erakargarria eratzeko proiektu berritzaileak garatzen dihardu.


Honakoen salmentari dago zuzenduta azoka:

  • Gabonetako jaki tipikoak, sasoikoak, gozokiak eta gozogintza, gastronomia, aparteko kontserbak, fruitu lehorrak eta elikadura, oro har.
  • Opariak, dekorazioa, lorezaintza, brokantea, urregintza, zeramika, moda eta pintura.
  • Gabonetako apaindura, belenak eta osagarriak, Gabonetako loreak, zurezko jostailuak...

Etxolak eta food-truckak 2020ko azaroaren 28tik 2021eko urtarrilaren 6ra arte irekiko dira, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ezik, non kontzesioa duenak itxi ahal izango duen, nahi izanez gero. 11:00etatik 21:00erako tartean irekiko dira saltokiak.  Oinarrietan, horrez gain, derrigorrez irekitzeko ordutegiak zehaztuko dira.


Alokairuaren prezioak Donostia Sustapenak diruz laguntzen du % 50 baino gehiagoan eta aukeratutako erakusketariek 1.290 eurora arte (BEZ barne) ordaindu beharko dute etxola txikiengatik eta aldi osorako, eta 2.420 eurora arte (BEZ barne) etxola handiengatik eta food-truckengatik, hauek ere aldi osorako. Hamabostaldi baterako ere alokatu daiteke.


Gabonetako Azokan erakusketari gisa parte hartzeko, eskakizuna telematikoki aurkeztu beharko da Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus) 2020ko uztailaren 15etik irailaren 15era.