PARTE HARTU I. ONLINE GABONETAKO AZOKAN

2020ko DONOSTIAKO GABONETAKO I. ONLINE AZOKAN parte hartzaileen hautaketa

  • HELBURUA: 2020ko DONOSTIAKO GABONETAKO ONLINE AZOKAN parte hartzaileen hautaketa
  • HARTZAILEAK: Oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten Donostiako dendak.

 

  

  • HELBURUA: 2020ko DONOSTIAKO GABONETAKO ONLINE AZOKAN parte hartzaileen hautaketa
  • HARTZAILEAK: Oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten Donostiako dendak.

 

  

PARTE-HARTZAILEEN BETEKIZUNAK

a) Lantoki bat izatea Donostiako udal mugartean. Online salmentan soilik aritzen badira, egoitza fiskala Donostian izan beharko dute, gutxienez.

b) Jarduera ekonomiko bat duten pertsona fisikoak edo juridikoak izatea eta, eskaera egiteko unean, dagokion araubidean alta emanda egotea autonomo edo enpresa gisa.

c) Pertsona juridikoak izanez gero, baldintza hauek guztiak betetzea:

      • Aktiboak edo eragiketa bolumenak, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez du izan behar 10 milioi eurotik gorakoa.
      • Batez beste, plantillan 50 pertsona baino gutxiago eduki behar dituzte. Batez besteko langile kopurua kalkulatzeko, urtean lanaldi osoan izandako langileak hartuko dira kontuan. Lanaldi partziala duten langileen kasuan, lan egin duten ordu kopuruarekiko proportzionala izango da zenbaketa.
      • Aurreko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresek % 25eko edo gehiagoko partaidetzarik ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka.

 

d) Entitatea sozietate talde baten parte bada Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren arabera, aurreko 1. eta 2. zenbakietan adierazitako magnitudea talde horretako entitate guztiei dagokie. Aktibo osoa eta eragiketa bolumena zenbatzeko, Merkataritzako Kodearen 46. artikuluan eta hura garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera egin beharreko ezabatzeak hartuko dira kontuan.

e) Kontratua sinatzen den unean, beren jarduera garatzeko eska daitezkeen baimen guztiak izatea.

f) Elikagaiekin, opariekin eta dekorazioarekin lotutako Gabonetako produktuak saltzea.

ESKAEREN BALORAZIOA ETA PARTE-HARTZAILEEN HAUTAKETA

Eskabideak sarrera erregistroaren ordenaren arabera baloratu eta ebatziko dira, Online Azokan parte hartzeko ezarritako enpresa kupoa osatu arte.

Lehenik eta behin, eskatzaileak 3. atalean jasotako merkatuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da. Baldintzak betetzen dituzten eskabideak balorazio fasera igaroko dira.

Eskabideak dagokion taldearen arabera baloratzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

I. TALDEA: Elikagaiak:

  • Gabonekin lotura izatea: Gabonetan kontsumitu ohi diren produktuen kalitatea eta eskaintza zabala izatea baloratuko da. Gehienez 10 puntu.
  • Norberak egindako produktuak: parte hartzaileak berak egindako produktuen eskaintzaren zabaltasuna baloratuko da. Gehienez 10 puntu.

II. TALDEA: Oparitarako artikuluak III. TALDEA: Gabonetako dekorazioa

  • Gabonekin lotura izatea: Gabonetan kontsumitu ohi diren produktuen kalitatea eta eskaintza zabala baloratuko da. Gehienez 10 puntu.
  • Produktuaren kalitatea eta originaltasuna: produktuen ezaugarriak diseinuaren eta materialen arabera baloratuko dira, baita produktuaren berritasunaren arabera ere, merkatuan dagoen eskaintzarekin alderatuta. Gehienez 10 puntu.

III. TALDEA: Gabonetako dekorazioa

  • Gabonekin lotura izatea: Gabonetan kontsumitu ohi diren produktuen kalitatea eta eskaintza zabala baloratuko da. Gehienez 10 puntu.
  • Produktuaren kalitatea eta originaltasuna: produktuen ezaugarriak diseinuaren eta materialen arabera baloratuko dira, baita produktuaren berritasunaren arabera ere, merkatuan dagoen eskaintzarekin alderatuta. Gehienez 10 puntu

Eskabideek gutxienez 12 puntu lortu beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

ESKAERA EGITEKO EPEA

Eskabideak sarrera erregistroaren ordenaren arabera baloratu eta ebatziko dira, Online Azokan parte hartzeko ezarritako enpresa kupoa osatu arte.

Eskaeraren epemuga: 2020/12/09