ALBISTEAK

JASO GABONETAKO AZOKAKO ALBISTEAK

Hemen, 2020-2021 Gabonetako Azokari buruzko albisteak, ordutegiak, programak eta ikuskizunak aurkituko dituzu. 

Donostiak Gabonetako argiak aktibatuko ditu datorren ostiralean, azaroak 27, streaming bidez 18: 00etatik aurrera emango den ekitaldian. Berrikuntza garrantzitsuenetako bat Iñigo Aristegiren "el Abrazo-Besarkada" argi eskultura Santa Katalina plazan jartzea da, Covid- 19ko biktimei hiriak egindako omenaldia.

Donostiako Urumea pasealekuko Gabonetako Azokaren 2020/21 edizioaren iragarpenak harrera oso ona izan du merkatarien artean. Izen-emateko epea amaitu ondoren, 116 eskaera jaso dira Donostia Sustapena Sozietatean, jarriko diren 38 saltokien eta 4 food truck-en artean bat eskatzeko. Esleipendunen zerrenda urriaren 5ean jakinaraziko da. Ekonomia Sustapenerako zinegotziak azaldu zuenez, “etxetxoak nori esleituko zaizkien zehazteko, zenbait alderdi balioetsiko dira, eta horiek salmentako produktuen araberakoak izango dira ...

Birusak aukerarik ematen badu, berriro ere noria handia egongo da Alderdi Ederren, ibaiaren alboko azoka azaroaren 28an itzuliko da, eta Santa Clara irlatik argizko ikuskizun bat egitea aurreikusten dugu. dala duela hilabete batzuetatik ari da prestatzen Gabonetako Azoka. Donostia Sustapenak dena prest du jada, urte amaieran baikortasuna eta itxaropena gailendu daitezen, bai herritarrentzat, bai merkatarientzat. Lantzen ari garen programaren barnean hauek daude: noria eta argizko bola Alderdi Ederren, 38 etxetxo dituen Gabonetako Azoka Frantzia Pasealekuan ...

Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38 etxola edo 4 “food truck”-etako bat lortzeko eskaera aurkezteko. Frantzia pasealekuan eta Urumea plazan jarriko dira etxolak, Santa Katalina eta Maria Kristina zubien artean. Interesa duten bertako negozioek edo eskaintza bereziren bat duten atzerriko negozioek online bete dezakete eskaera, www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunearen bidez.

Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez.  Edizio honek bi helburu argi ditu: Donostiaren, hango denden eta ostalaritzaren ekonomia suspertzen laguntzea, eta hiritarrei ilusioa berreskuratzen laguntzea bizitako azken urte gogorraren ondoren.

Katalunia Plazak, Easo Plazak edo Zuloaga Plazak hartuko dituzte Donostiako Gabonetako Azokaren gune berriak, non Gabonetako produktuak saltzeko tokiez gain, elikagaien saltokiak eta Gabonetako argiztapen bereziak ere jarriko diren. Egungo argiztapen elementuak jartzen jarraituko da baina, horiez gain, Askatasunaren Hiribidea eta Antso Jakitunaren argiztapena aberastuko dira, obrak bukatzen direnean, eta argiztatutako Gabonetako zuhaitz handi bat jarriko da Pio XII Plazan ...

Aurten, Ekialdeko Errege Magoek urtarrilaren 5ean agurtzeko asmoa dute Harria parkera hurbiltzen diren haur donostiarrak. Topagune horretara zaldiz iritsiko dira, Errege Segizioak eta Gauerdi txarangak lagunduta. Goizeko 11:00etan Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Harria parkearen inguruan biltzen diren guztiak agurtuko dituzte.

Donostiak Gabonetako argiak aktibatuko ditu datorren ostiralean, azaroak 27, streaming bidez 18: 00etatik aurrera emango den ekitaldian. Berrikuntza garrantzitsuenetako bat Iñigo Aristegiren "el Abrazo-Besarkada" argi eskultura Santa Katalina plazan jartzea da, Covid- 19ko biktimei hiriak egindako omenaldia.

Beste urte batez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Gabonetako Merkatua abian jarri du, hiriko garapen ekonomikoa bultzatu ta egun horietan turismoa erakartzeko aukera eskaintzearren. Iaz, merkatuak arrakasta handia izan zuen bai herritarren, salmenten eta sustapenaren aldetik, espazio ezberdinek osatutako ibilbideari esker. Aurten, gainera, espazio gehiago jarriko dira, eskaintza komertzialaren, jardueren, Gabonetako argiztapen bereziaren, jardueren eguneroko programazioaren eta bestelako ekitaldien bitartez ...

Urtarrilaren 6an itxi zituen ateak Donostiako Gabonetako Azokak, eta bertara inguratutako jende-kopuruari dagokionez, asistentzia oso gogobetekoa izan da. Gabonetako Azokara guztira 426.000 bisitari hurbildu dira Urumea pasealekuan irekita egon den bost astetan zehar; beraz, kopurua %31 gehitu da. Aurtengo atrakzio nagusia Alderdi Ederrean kokatutako noria izan da, eta guztira 79.000 bidaia erregistratu dira urtarrilaren seira bitarte; hala ere, kopuru hori gehitu egingo da noria otsailaren 10era bitarte egongo delako ...

Alkateordetzak Donostiako Gabonetako Azokaren edizio berri bat antolatu du berriz. Aurten, ekimen, gune eta jarduera desberdineko zirkuitu bat hartuko du barne, hiriko erdialdeko leku desberdinetan, Gabonak esperientzia ezin hobe bilakatu dadin. 50 metro altuera duen noria handi bat Alderdi Ederren instalatuko da eta hura aurtengo Gabonetako Azokaren elementu nagusiena izango da. 

Alkateordetza, Donostia Sustapenaren bidez, hiriko ekonomia garapena sustatzeko, Donostiako Gabonetarako Azokaren edizio berri bati ekin egin dio. Ekimen honek, iaz, publikoaren, salmenten eta promozio turistikoaren esparruan arrakasta handia lortu zuen eta aurten azoka handituko du, merkataritza eskaintza, saltokiak eta jarduera gehiago eskainiz, honako hauen bitartez: Gabonetako argi bereziak, jardueren eguneroko programazioa, azokak eta bertako, nazional eta nazioarteko parte-hartzea ...

Datorren urteari begira, Gabonetako Merkatuaren zirkuitua hiriko erdiguneraino zabaltzeko aukera aztertuko du Alkateordetzak. Urtarrilaren seian itxi zituen ateak Donostiako Gabonetako Azokak, eta, bertara inguratutako jende-kopuruari dagokionez, balantzea positiboa izan da, 322.031 bisitari gerturatu baitira Frantzia pasealekuan irekita egon den bost astetan zehar ...