ALBISTEAK

JASO GABONETAKO AZOKAKO ALBISTEAK

Hemen, 2020-2021 Gabonetako Azokari buruzko albisteak, ordutegiak, programak eta ikuskizunak aurkituko dituzu. 

Horrez gain, aurten ere Gabonetako produktuetako etxetxoak instalatuko ditu, Urumea Pasealekuan, etxetxo berriak Artzain Onean, lera pista, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta publiko guztientzako jardueren eguneroko programa oso bat. Gabonetako argiztapen berezia, bola handiarekin Cervantes plazan, Gabonetako zuhaitzak Okendo plazan, Artzain Onean eta Miramar Palazioan, Gabonetako argi lehiaketaren proposamen irabazleak, zubi argiztatuak, etab; horiek guztiak osatuko dute jai hauekin gozatzeko hiri gisako Donostiako proposamena.

Gabonetako Azokaren eta argiztapenaren inaugurazioa abenduaren 1ean izango da, 19:00etan, Urumea Pasealekuan, eta Xabi Prieto futbolariak, Atzegiko adinez txikikoek eta Orfeoi Txikiak hartuko dute parte.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: "Donostiako Alkateordetzak Gabonetako giroa berreskuratzearen eta hiri erakargarria eskaintzearen aldeko apustu garrantzitsua egin du. Jarduerak deszentralizatzen ahalegindu gara, eta atrakzioen zirkuitua diseinatu dugu Urumea pasealekutik hasi (Merkatuaren ardatz nagusi gisa), eta Alderdi Ederrera, noriarekin, edo Artzain Onaren plazaraino gozogintzako postu berriekin. Noria handian hiriaren ikuspegi ezberdinez eta harrigarriez gozatzeko aukera izango dugu. Donostia esperientzia bilakatuko dugu, iparraldeko erreferentzia bilakatuko gara Gabonetan”.

Halaber, Gascok nabarmendu nahi izan zuen Gabonetako Merkatuak duen berrikuntza-osagaia; izan ere, “Cervantes Plazako bolari eta Urumean jartzeko EHUko ikasleek diseinaturiko argi-kuboari, aurten baita ere haiek diseinatutako beste elementu batzuk gehitu behar zaizkie, esate baterako, Santa Katalina zubiaren argiztapena, San Martingo merkatuaren argiztapena, aurora boreal argiztatuarekin, edo Urbieta kalea Kontxako barandilaren formarekin argiztatzea”.

Europako herrialdeetako Gabonetako azoketan inspiratuta, Donostiako Gabonetako Azokak iaz publiko, salmentak eta promozio turistikoko arrakasta handia lortu zuen eta aurten hura areagotuko da, merkataritza eskaintza, erakustokien guneak eta jarduerak ugarituz, helburu hirukoitzarekin:

  • Hiritarrak gertakari hauekiko sentsibilizatzea, gure nortasuna bizilagunen eta kanpotarren aurrean adierazi ahal izateko.
  • Merkataritza, artisautza, moda edo ostalaritza bezalako sektoreak suspertzea.
  • Hiria kanpoaldean sustatzea turistak eta bisitariak erakartzeko.

GABONETAKO AZOKAREN ETA ARGIEN INAUGURAZIOA

Larunbatean, abenduak 1, 19:00etan, Gabonetako argiak piztuko dira jai izaerako ekitaldi batean, ibaitik jaurtikitako su artifizialekin, Frantzia pasealekuan. Ekitaldiko protagonistak Atzegiko neska-mutilak eta Xabi Prieto futbolaria izango dira. Horiek hiriko argi guztiak piztuko dituzten botoia sakatzeaz arduratuko dira. Ekitaldian Orfeoi Txikia ere arituko da, Gabonekin lotutako zenbait abesti kantatuz. 

 

GABONETAKO AZOKA

Urumea Pasealekuak Gabonetako azokaren eskaintza hartuko du barne berriz, Gabonetako produktu gastronomikoekin, Gabonetako apaingarriekin, jostailuak, artisautza, bertako diseinatzaileen produktuak eta food trucks-ekin. Aurten, Gabonetako Azokarekin batera Lur Kolektiboa Artisautza azoka tradizionala izango da, eta baita gozogintzako etxetxo berriak ere, Artzain Onean kokatuta. Horrez gain, Gabonetako Azokak karpa handi bat izango du, non egunero jarduera irekiak eta etengabeak garatuko diren:

  • Gastronomia tailerrak jatetxeen, sukalde eskolen eta elkarteen eskutik.
  • Sorkuntza jarduerak: oparien tailerrak, lore diseinua, makillajea, apaingarriak, etab. eta baita mimo eta antzerki ikuskizunak ere.
  • Musika: micro-kontzertzuak, abesbatzak, dantza ikuskizunak, bertsolariak eta musika tailerrak.

Gabonetako Azoka aurten ere smart ekimena izango da, aplikazio adimendu berrien ezarpenarekin: pertsonak zenbatzeko gailuak, argi ekoeraginkorrak edo informazio balizak.

 

SU ARTIFIZIALAK

Donostiak lotura berezia dauka su artifizialekin eta aurtengo Gabonetan, Urumea ibai ertza, paraje ezin hobea izango da berriz bilduma berriekin gozatzeko. Suak ibaiaren ur gainean kokatutako plataforma batetik jaurtiko dira, Gabonetako Azokaren aurrealdean. 

 

ATRAKZIOAK

Aurten, protagonista nagusia Alderdi Ederren instalatutako noria handia izango da. 'Royal Bavaria Wheel', 50 metroko diametroa duen egitura bat, 23,5 metro luzerako eta 17 metro zabalerako oinarri batekin. Noriak 26 kabina ditu, nora 216 lagun igo daitekeen bidaia bakoitzean. Bidaia bakoitzaren prezioa bost euro izango dira.

Noriarekin batera honako jarduerak izango dira eskainiko dira: doako lera pista bat Federico García Lorca Pasealekuaren hasieran kokatuta, izei zaldiko-maldiko bat Santa Catalina plazan, carroussel bat Artzain Onean eta elur bola itxurako photo call bat Urumea Pasealekuan. Tren txiki batek txikienek arreta bereganatuko du Araba Parkean.

 

ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Aurten 2017an ipini ziren apaingarri guztiak mantenduko dira eta horiei elementu eta interes guen berriak gehituko zaizkie, hiriko erdialde osotik zehar ibilbide bat sortzeko helburuarekin, ibaiaren azokarekin erreferente gisa alde batetik, eta bestalde, Alderdi Ederreko bolarekin. 80 kale argiztatuko dira apaingarri desberdinekin, besteak beste, bi zubi; La Conchako barandako arkuak argiztatuko dira Urbieta kalean; eta led argiek irudi berriak erakutsiko dituzte Okendon, Askatasun Hiribidean eta Artzain Onaren inguruan. Izei handiak berriro izango dira ikusgai Artzain Onean eta Miramar Jauregian, eta horietaz gain, zuhaitz berri bat Santa Catalina Plazan, eta bola handia izango da Cervantes plazan, baita argidun kuboak ere Urumea ibai gainean.

Aurten, Gabonetako argietan hainbat eraikin bereziek hartuko dute parte, esaterako: María Cristina Hotela edo San Martin azoka, ‘Aurora Boreal’ estreinatuz, hau da: azokaren barruko korridorean ipinitako sorkuntza artistikoa. 

 

ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Aurten ere, hiriak euren erakusleihoak Gabonetako apaingarriekin hobeto edertzen dituzten dendak sarituko ditu. Nobedade bat izango da: edizio honetan ostalaritzako establezimenduek eta hotelek lehiaketan hartuko dute parte. Kategoria desberdinak ezarri dira:

  • Erakusleiho jasangarria.
  • Erakusleiho berritzailea.
  • Herri erakusleihoa.
  • Aipamen berezia tabernarako. 

 

BABESLEAK

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo, Merkataritza eta Turismo Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamenduko Departamentua (Lurraldebus), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoaren Departamentua, Basquetour, Garbera, Merkataritza Federazioa, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Ferrovial-Tecnocontrol.