ALBISTEAK

JASO GABONETAKO AZOKAKO ALBISTEAK

Hemen, 2020-2021 Gabonetako Azokari buruzko albisteak, ordutegiak, programak eta ikuskizunak aurkituko dituzu. 

Datorren urteari begira, Gabonetako Merkatuaren zirkuitua hiriko erdiguneraino zabaltzeko aukera aztertuko du Alkateordetzak Urtarrilaren seian itxi zituen ateak Donostiako Gabonetako Azokak, eta, bertara inguratutako jende-kopuruari dagokionez, balantzea positiboa izan da, 322.031 bisitari gerturatu baitira Frantzia pasealekuan irekita egon den bost astetan zehar. Gabonetan, era guztietako ehun bat jarduera kultural eta aisialdikoak burutu dira (kontzertuak, haurrentzako tailerrak, produktuen erakustaldiak, tailer gastronomikoak, abesbatzak, e.a.) Iparraldeko Geltokiaren aurrean jarritako karpa handian; handik ere ia 20.000 lagun igaro dira. 2018ko edizioari begira, Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez (merkatua antolatu duen erakundea), erabilitako espazioak aztertzea aurreikusten du, Gabonetako Merkatua hiriko erdiguneraino zabaltzeko aukera aztertzearren, zehazki Artzain Onaren lekuraino, era horretan, Artisautzako Merkatuarekin konektatu ahal izateko.

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “Gabonetako Merkatuaren aurtengo emaitzarekin gustura gaude, eguraldi txarra egin badu ere, donostiarrek Gabonetako Merkatuaz gozatzeko aukera izan baitute Europakoen estilora, produktu interesgarriekin, jende guztiarentzat pentsatutako dozenaka jarduerarekin eta noria edo lera-pista bezalako barrakekin, txikienak gozaraziaz”.

Donostiako Sustapenak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren ekimenen esparruan, Europako gure inguruneko herrialdeetan hain sustraitua dagoen Gabonetako Merkatuaren kultura sustatu nahi izan du. Gabonetako Azokak bi helbururekin sortu da: herritarren sentsibilitatea garatzea era horretako adierazpenetara eta merkataritza, artisautza, moda, e.a. bezalako sektoreak aktibatzea, Gabonetan fakturazioaren eta enpleguaren aldetik hazteko aukera izan dezaten. Halaber, Donostiako Gabonetako Merkatuaren beste eginkizunetariko bat izan da turistak eta bisitariak erakartzeko bidea izatea, hiriarentzat inpaktu ekonomikoa sortzearren. Ernesto Gasco alkateordearen arabera, “helburu horiek bete egin dira, Merkatuan egon diren merkatariak gustura geratu baitira salmentekin eta bisitarien asebetetze-maila ere oso altua izan baita”.

 

 

Abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra bitarte bildutako jende-kopuruari buruzko datuak:

Donostiako Sustapenak, Hiriaren Smart Planaren bultzatzaile gisa, Gabonetako Azoka bezalako gertaera batean aplikazio adimentsu berriak jartzeko aukera aprobetxatu du. Modu horretan, pertsonak zenbatzeko gailu bat jarri zuen Dinycom Sistemas enpresak, eta datu hauek bildu dira:

  • Merkatuko jende-kopurua guztira: 322.031 bisitari
  • Karpako jende-kopurua guztira: 19.244 bisitari 

Datu horiek kontuan hartuta, esan dezakegu jende gehiena bi tarte nagusitan ibili dela; hots, goizez, 12:00ak eta 13:00 artean eta, arratsaldez, 17:00ak eta 20:00ak artean. Egun erdian publiko gutxiago izan da.

Jende gehiago joan da Maria Kristina zubitik Santa Katalina zubitik baino; beraz, norabide horretan bisitari gehiago ibili dira. Horrek esan nahi du merkatua bisitatzeko abiapuntua dela geltoki intermodalera autobusez edo trenez iristen den jendearentzat. Ibilbidea egin dute Maria Kristina zubitik Santa Katalina zubira, gero hortik hiriaren erdigunera joateko.

Eguneroko jende-kopurua:

Iruzkinak:

  • Jende asko ibili da abenduaren 6an, jai-eguna eta zubiaren hasiera izateagatik. Jende-kopuruaren maila altua izan da lehen aste horretan zehar, zubiarengatik eta eguraldi ona egiteagatik.
  • Gainerako egunetan, jende gehiago ibili da asteburuetan (abenduak 16 eta 17 eta 23 eta 24), bereziki hilaren 23an, Gabon-egunaren eta Olentzeroren bezperan.
  • Halaber, nabarmendu behar da San Tomas egunean izandako gorakada, egun berezia izateagatik eta egun ederra egin zuelako.
  • Abenduaren 27an, aldiz, jaitsiera garbia gertatu zen, Bruno ekaitzaren fenomenoa medio, merkatuko etxolak ixtera behartu zituen-eta. 

Gabonetako Merkatuan jarritako 30 etxolatan, Donostiako kultura ikus ahal izan da: tradizioa, historia, artisautza eta gastronomia. Saltokiak sektore hauetara bideratuta zeuden:

  • Gabonetako produktu gastronomikoak.
  • Gabonetako apaingarriak eta dekorazio-artikuluak.
  • Artisautzako artikuluak.
  • Tokiko diseinatzaileen artikuluak (moda, bitxiak,…), Donostia Moda Klusterrarekin elkarlanean.
  • Food Trucks tokiko produktuekin

Nabarmendutako ekitaldien artean, aipatzekoak dira Gabonetako Merkatuan, haurrak artatzeko jarritako lekuan, Mari Domingik eta Olentzerok izandako arrakasta eta Errege Magoen iritsiera ikusgarria; gabarran iritsi ziren Urumea ibaian behera, Gabonetako Azokan geratu eta lehen aldiz Donostiako herritarrekin harremanetan jartzeko.

Gabonetako Azokak postuetariko bat utzi dio Donostiarekin senidetuta dagoen Alemaniako Wiesbaden hiriari, eta herrialde hartako produktu gastronomiko ohikoak eskaini dituzte. Jardunaldi batean bi komunitateren arteko harremana estutzeko ekitaldia egin zen, eta Alemaniako gastronomia tokiko produktuekin batu zen.

Gure nortasunaren eta bizimoduaren elementu nabarmenetarikoa da gastronomia; hain zuzen ere, batzen gaituen, gure kultura indartzen duen eta gehiago errotzen gaituen elementua. Ildo horretan, tailer gastronomiko interesgarriak egin dira karpa barnean, eta interes handia piztu dute Jose Juan Castillo edo Josean Eizmendi bezalako izen handiko sukaldarien eskutik.

AZOKAK ETA JARDUERAK

Donostiako Gabonetako Merkatuko beste elementu erakargarrienetariko bat barrakak izan dira. Autobus-geltokiaren gainean jarri den noriak kolorea eta mugimendua emateaz gain, arrakasta izugarria izan du, eta ia 45.000 lagunek parte hartu dute. Halaber, lera-pistak, euririk egiten ez zuenean, txikienek gozatzeko aukera eman du.