ALBISTEAK

JASO GABONETAKO AZOKAKO ALBISTEAK

Hemen, 2020-2021 Gabonetako Azokari buruzko albisteak, ordutegiak, programak eta ikuskizunak aurkituko dituzu. 

Beste urte batez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Gabonetako Merkatua abian jarri du, hiriko garapen ekonomikoa bultzatu ta egun horietan turismoa erakartzeko aukera eskaintzearren. Iaz, merkatuak arrakasta handia izan zuen bai herritarren, salmenten eta sustapenaren aldetik, espazio ezberdinek osatutako ibilbideari esker. Aurten, gainera, espazio gehiago jarriko dira, eskaintza komertzialaren, jardueren, Gabonetako argiztapen bereziaren, jardueren eguneroko programazioaren eta bestelako ekitaldien bitartez.

Donostiako Sustapenak, aurtengo urterako aurreikusitako berrikuntzak alde batera utzita, dagoeneko epea ireki du batez ere Urumeako pasealekuan, Santa Katalina zubiaren arteko zatian, etxola komertziala alokatu nahi duten erakusketariek izena emateko.

Merkatuan ondorengoak salduko dira:

  • Gabonetako ohiko produktu gastronomikoak, garaikoak, gozokiak, gastronomia eta elikadura oro har.
  • Opariak, dekorazioa, jostailuak, antzinako produktuak, urregintza, moda eta pintura.
  • Artisau produktuak, opariak, bitxiak, jostailuak.
  • Beste eskualde batzuetako ohiko produktuak.

Donostiako Gabonetako Merkatuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Merkataritza, artisautza, moda, sukaldaritza, e.a. bezalako sektoreak sustatzea, Gabonetan fakturazio eta enplegu aldetik hazteko aukera izateagatik.
  • Kanpoan hiria sustatzea, turistak eta bisitariak erakartzeko, hiriko beste sektoreetan ere inpaktu ekonomikoa eraginaz.

Gabonetako Merkatuan erakusketari gisa parte hartzeko, Donostiako Sustapenarekin harremanetan jarri behar da:

  • Telefonoa 943 482 800
  • E-maila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Web orrialdea: https://www.donostiagabonetakoazoka.eus/eu/hartu-parte-erakusketari-gisa

Izena emateko epea 2019ko abuztuaren 23an amaituko da.